Haur eta ume

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 20a, 11:00

Haur eta ume ez dira beti sinonimo. Euskaltzaindiaren arabera, «umek esparru semantiko zabalagoa du, giza haurrez gain animalia jaioberriak ere izendatzen baititu».

Hortaz, giza haurrak ere ume dira, baina ume guztiak ez dira haurrak; haurra giza umea baino ez da. 

  • Etxe aurrean dago atautxi, etxeko haur/ume txikiekin. 
  • Hamabi hilabetetik gora behar ditu zerri emeak umeak (*haurrak) hazteko.
  • Ni ume (= haur) koskorra nintzela...

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun