gain ≠ goi

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 6a, 10:00

Euskaltzaindiak dioen bezala, gainek eta goik, «biek edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea adierazten dute, baina ez dira baliokideak». Gainen antonimoa azpi da, eta goirena, behe.

Hona hemen adibide batzuk:

Gain

  • Zubi zaharraren gainetik pasatzean. 
  • Azpian lur hotza, gainean harria. 

Goi

  • Goi urdinari so. 
  • Etxearen goiko leihoan. 

Erreparatu azken adibide honi:

  • Goiko eta beheko bizilagunak (*ez gaineko eta azpiko bizilagunak).

*Oharrak: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun