Al bai/ez erako galderak egiteko aditzaren ezkerrean (edo laguntzailearen ezkerrean hura konposatua bada) paratzen den partikula da:
- Gaixo al zaude? (*Gaixo ahal zaude?)
- Egin al dezakegu hori? (*Egin ahal dezakegu hori?)
- Ez al dira nekatu?
Edo zehar-galderetan:
- Galdetu zion ea euskaraz ba al zekien.
Ahal, berriz, hiru gauza izan daiteke:
- ahal izan aditza:
-Ahal baduzu, egizu (*Al baduzu, egizu). - partikula modala, desira adierazten duena.
-Eginen ahal du!
-Ez ahal da eroriko! - izena, ahalmen eta indar hitzen sinonimo.
-Agertu zuen bere ahala eta indarra.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.