Eguraldi ona eginen al du? ≠ Eguraldi ona eginen ahal du!

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 5a, 09:00

Ahal eta al bi hitz dira. Bien arteko aldea zein den jakin nahi duzu?

Al bai/ez erako galderak egiteko aditzaren ezkerrean (edo laguntzailearen ezkerrean hura konposatua bada) paratzen den partikula da: 

  • Gaixo al zaude? (*Gaixo ahal zaude?)
  • Egin al dezakegu hori? (*Egin ahal dezakegu hori?)
  • Ez al dira nekatu?

Edo zehar-galderetan:

  • Galdetu zion ea euskaraz ba al zekien.

Ahal, berriz, hiru gauza izan daiteke: 

  1. ahal izan aditza: 
    -Ahal baduzu, egizu (*Al baduzu, egizu). 
  2. partikula modala, desira adierazten duena. 
    -Eginen ahal du!
    -Ez ahal da eroriko! 
  3. izena, ahalmen eta indar hitzen sinonimo.
    -Agertu zuen bere ahala eta indarra.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun