‘Euskara-irakaslea’ ala ‘euskarazko irakaslea’?

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 20a, 08:00

Euskara-irakaslea ala euskarazko irakaslea bi erabilerak zuzenak dira baina esanahi desberdinekoak. Sakonean, euskara ikasi eta euskaraz ikasi esapideen artean dagoen aldea da horien artekoa. Ikusi hemen zein den alde hori.

  • Euskarazko irakaslea ikasgaia, edo dena delakoa, euskaraz irakasten duena da.
  • Euskara-irakaslea (= euskarako irakaslea) euskara irakasten duena da (ikasgaia euskara da).
  • Ingeles-irakaslea (= ingeleseko irakaslea) ingelesen hizkuntza irakasten duena da (ikasgaia ingelesa da).
  • Ingelesezko irakaslea ikasgaia, edo dena delakoa, ingelesez irakasten duena da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun