‘Elkarrenganako maitasuna’ ala ‘elkarrekiko maitasuna/gorrotoa/konfiantza’?

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 19a, 09:00

Hobestekoa elkarrenganako maitasuna da; Euskaltzaindiaren arabera, horixe baita «euskal literatura-tradizioan gehien erabiltzen den egitura». Badira elkarrekiko maitasunaren adibideak ere, baina Euskaltzaindiak dioenez, «hagitz-hagitz guti». 

Bertzetik, -ganako gorrotoa edota -ren kontrako/aurkako gorrotoa dira hobestekoak. Euskaltzaindiak ez du -kiko gorrotoa duen adibiderik aurkitu tradizioan. 

Orobat konfiantzarekin ere -ganako konfiantza da hobestekoa, «aunitzez ere erabiliagoak baitira egitura hori edota konfiantza... -gan modukoak». Baina bertzeak gaitzetsi gabe: «-ki(la)ko konfiantza modukorik aurkitu ez dugun arren, badira horren oinarri izan daitezkeen egiturak: alegia, konfiantza... -kin gisakoak». 

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun