Ari izan ≠ egon

Horretaz ez du berariazko araurik eman Euskaltzaindiak. Jokamolde nagusiaren arabera, erabat bereiztekoak dira egon, batetik, eta ari izan/ibili/jardun, bertzetik.

Egon estatikoa-edo da; ari izan/ibili/jardun, berriz, zerbait dinamikoa. Hortaz, kontraesankorra da mugimendua eskatzen duen ekintza egon aditzarekin adieraztea. Euskaltzaindiaren arabera, hala moduzkoa da lanean dago esapidea

  • Lanean dago > lanean da, lantokian dago, lanean ari da, lanean dabil/dihardu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun