*Sukaldatu ala kozinatu?

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 30a, 07:30

Euskaltzaindiak dioenez, «*sukaldatu aditz berria da», eta «ez du inolako tradiziorik. Erdal hitz mozorrotua da, eta gaizki osatua».

Euskaraz *sukalda hitzik ez dagoenez, horren gainean ezin da hitz eratorririk sortu. Hortaz, hobe ez erabiltzea.

Kozinatu aditza, berriz, «jatorra» da Euskaltzaindiaren arabera, «tradizioduna baita».

  • Badakizu, nagusi, nik ez dakit kozinatzen.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun