'Altxatu' ez da 'kendu'

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 21a, 10:00

Kalko desegokiak dira zigorra, debekua, bahitura edo enbargoa, konfinamendua... altxatu eta gisakoak (es: ‘levantar el veto’ / (fr) ‘lever le veto’). Aukera egokia betoa (zigorra...) kendu da.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Bizikleta martxaren aurkako debekua altxatu zuen epaileak herenegun > Bizikleta martxaren aurkako debekua kendu zuen epaileak herenegun.
  • *NBEak betoa altxatu ondotik, nazioarteko erakundeen laguntzak ailegatzen hasiko dira > NBEak betoa kendu ondotik, nazioarteko erakundeen laguntzak ailegatzen hasiko dira.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun