Bidexka ala *bideska?

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 24a, 08:00

Atzizki txikigarri hauen forma -xka (*-ska) eta -xko (*-sko) dira Euskaltzaindiaren Hiztegian.

  • -xka: adaxka, berdexka, bidexka, gorrixka, herrixka, mendixka, otarrainxka, sardexka, zuhaixka, zurixka... (*adaska, *berdeska, *herriska, *mendiska, *piska bat...).
  • -xko (‘x samar’ adierarekin): aspaldixko, handixko, harroxko, ilunxko, lodixko, urrunxko, urrutixko... 

Salbuespenak dira idisko eta oilasko.

Atzizki txikigarri horietaz gainera, badago -zta atzizki txikigarria ere, kolore batzuekin erabilia: 

  • gorrizta = gorrixka. 
  • horizta = horixka. 
  • zurizta = zurixka.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun