- -xka: adaxka, berdexka, bidexka, gorrixka, herrixka, mendixka, otarrainxka, sardexka, zuhaixka, zurixka... (*adaska, *berdeska, *herriska, *mendiska, *piska bat...).
- -xko (‘x samar’ adierarekin): aspaldixko, handixko, harroxko, ilunxko, lodixko, urrunxko, urrutixko...
Salbuespenak dira idisko eta oilasko.
Atzizki txikigarri horietaz gainera, badago -zta atzizki txikigarria ere, kolore batzuekin erabilia:
- gorrizta = gorrixka.
- horizta = horixka.
- zurizta = zurixka.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.