Etxetik Plazara podcastaren bigarren denboraldia abian

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 17a, 07:45

Malerrekako eta Bortzirietako euskaltegiek egiten duten egitasmoak, Etxetik Plazarak, ikasturte berriari ekin dio podcastaren bigarren denboraldiarekin. Aditu hemen bigarren denboraldiko lehenbiziko atala: Familia.

Urte luzez Xorroxin irratiaren uhinez baliatu ondotik, joan den urtean, podcast-formatura egin zuten salto. Halere, helburu berberarekin jarraitzen dute: euskararen lanketa eta hedapena.
Ivoox plataforman eta TTIPI-TTAPAren bitartez ERRAN.EUS atariko euskararen txokoan izanen dituzue entzungai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun