'Burutu' ez da 'egin'

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 9a, 09:00

Adiera bat baino gehiago du burutu aditzak, baina ez da ohikoa gertatu edo eginen sinonimo izatea (es: ‘llevar a cabo’, ‘realizar’ edo fr: ‘mener à bien’, ‘réaliser’ moldeetara kalkatua); amaitu edo azkeneraino egin aditzen sinonimoa da. 

Hona hemen adibide batzuk:

  • Garaiz burutu du lana > Garaiz bukatu du lana.
  • Ekainean hasia eta urrian burutua > Ekainean hasia eta urrian bukatua. 
  • *Hiruhileko honetan sei bilera burutuko ditugu > Hiruhileko honetan sei bilera eginen ditugu. 
  • *Oraintxe bertan burutzen ari diren ekintzak... > Oraintxe bertan gertatzen/egiten ari diren ekintzak...

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun