*‘Bihar ere argituko du egunak’  edo ‘bihar ere argituko du eguna’

Subjektu agerikorik gabeko ‘eguna zabaldu, egun-argia agertu’ adierazi nahi denean, eguna argitu  eraketa da zuzena, ez *egunak argitu. 

  • *Bihar ere argituko du egunak > Bihar ere argituko du eguna.
  • *Neguan hagitz berandu argitzen du egunak > Neguan hagitz berandu argitzen du eguna. 

Subjektu agerikoa dutenetan ez dago zalantzarik:

  • Eguzkiak argitzen du mundua.

 

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun