'Egiten ikasten da' ala 'Eginez ikasten da'?

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 24a, 11:00

Aunitzetan zalantzak sortu izan dira gisa honetakoetan: 'egiTEN ikasten da' ala 'eginEZ ikasten da'? Bi aukerak zuzenak dira, baina erran nahi dutena desberdina da.

  • -t(z)en ikasi ‘ZERTAN ikasi’ galderaren erantzuna da. Adibidez:
    • Igeri egiTEN ikasten ari naiz.
  • -z ikasi ‘NOLA ikasi zerbait egiten’ galderaren erantzuna da. Adibidez:
    • Uretan sartuZ, besoak mugituZ eta oinei eraginEZ ikasten da igeri egiTEN.
    • Taka-taka ibiliZ ikasten da oinez ibilTZEN.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun