'Laino' eta 'laño'

Bi hitz dira laino eta laño.

Laino hitzak behe-lainoa, lanbroa, gandua erran nahi du eta zenbait tokitan hodei hitz hedatuagoaren sinonimoa da.

Laño, ordea, apalaren sinonimoa da. Horrekin batera, laua ere erran nahi du.

  • Itsasoa laño dago = Itsasoa bare dago. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun