Alfer gorotza da!

Lurdes Irigoien aranztarrak eman du atal hau egiteko bidea, gure euskalkiaren aberastasunak nabarmendu nahi dituelako. Hainbat hitz eta esapide bildu ditu, eta horietako bat ekarri dugu aldi honetan Euskararen Txokora: Gorotz.

Irigoienek erran bezala, «gorotz hitza hagitz hitz arrunta dugu, batez ere, baserri giroan, lur eta landarediari botatzen zaion ongarria da. Baina gure eskualdeko euskalkian bertze erranahi bat ere badu, nahiko berezia kanpokoentzat, hain ezaguna ez dena»:

  • Alfer gorotza da > Hagitz-hagitz alferra dela erran nahi du, ez duela kolpe zorririk jotzen, alegia. 
  • Asper gorotz egina dago > Arront aspertua dagoela, ikaragarri aspertua dagoela, erran nahi du. 

Eskerrik asko, Lurdes!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun