- Ehunekoak zenbakiaren aitzinetik paratu behar dira beti. Adibidez, % 5.
- Sinonimo gisa, portzentaje hitza ere onartua dago, baina *portzentaia ez.
- Sinboloa % da eta % sinboloaren eta zenbakiaren artean, hutsunea utzi behar da. Adibidez, % 7 (*% 7).
- Ehunekoa ZENBAT galderaren ereduan hartzen da eta, beraz, mugagabean jokatzen da:
- Gazteetan, % 7 azkarra da (ez *% 7a).
- Gazteetan, %7k badaki (ez *% 7ak).
- Kontinentearen % 5 izotza da (ez *% 5a).
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.