Ezagutu ≠ Jakin

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 30a, 09:00

Ezagutu eta jakin ez dira sinonimoak. Arazoa es: (re)conocer / fr: (re)connaître hitzek eragiten dute, baina ezberdintasuna argia da: ‘ezagutzen’ diren hizkuntzak ‘hitz egiten’ (= ‘jakiten’) direnak baino gehiago dira. 

  • Ezagutzen dut euskara, baina ez dakit euskaraz solas egiten. 

Beraz, bi esapide hauek ez dute gauza bera erran nahi.

  • Euskara ezagutzen du ≠ euskara(z) (ba)daki-
  • Ingelesa ezagutzen du / ingelesaren ezaguera du ≠ badaki ingelesez. 

Bertzelako okerrak ere egin izan dira izan, ukan, egin, eragin eta antzeko aditzak ordezkatzen dituenean.

  • Egitasmoak porrota ezagutu zuen hasiera-hasieratik (?) > Egitasmoak porrot egin zuen hasiera-hasieratik. 
  • Ez du berriro poza ezagutuko (?) > Ez du berriz pozik izanen.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun