*Emaidazu ala emadazu?

Euskaltzaindiaren arabera, esan/erran aditzaren paradigman, forma hauek dira zuzenak: esadak, esaguk, esadazu, esadazue eta abar. Eta eman aditzaren emadak, emadazu, emadazue, emaguk, emaguzu, emaguzue eta abar.

Ikusi hemen sarritan egiten diren okerrak:

  • *emaidazu > emadazu
  • *emaiguzu > emaguzu
  • *esaidak/n > esadak/n
  • *eramazak/n > eramak/n
  • *ekarridazu > ekardazu
  • *jakizak/n > jakik/n

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun