Betiko edo betirako?

«Betirako joan da» edo «betiko joan da»? Argitu hemen zure zalantza.

Euskaltzaindiaren arabera, usadioa kontuan hartuta betiko da forma egokia. Hau da aditzondoa + ko forma hobetsi behar da:

  • Betiko joan da.  

Betirakoren adibide guztiak berriak direla dio Euskaltzaindiak eta beraz, gaurko, biharko, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira hobesten direnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun