Euskaltzaindiaren arabera, usadioa kontuan hartuta betiko da forma egokia. Hau da aditzondoa + ko forma hobetsi behar da:
- Betiko joan da.
Betirakoren adibide guztiak berriak direla dio Euskaltzaindiak eta beraz, gaurko, biharko, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira hobesten direnak.