*'Zein distantzia dago Arantzatik Goizuetara?' edo 'Zer distantzia dago Arantzatik Goizuetara?'

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 15a, 08:00

Neurriekin, ZER eta ZENBAT(EKO) galdetzaileak erabiltzen dira. ZEIN galdetzailea desegokia da halakoetan.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Zein distantzia dago Arantzatik Goizuetara? > Zer distantzia dago Arantzatik Goizuetara? / Zer/Zenbat bide dago Arantzatik Goizuetara?
  • *Zein pisu du zaku bakoitzak? > Zer pisu du zaku bakoitzak?
  • *Zein adin du haurrak? > Zer adin du haurrak?

Hona hemen egokiak diren bertze adibide batzuk:

  • Zenbat da karratu horren azalera? / Zenbateko azalera du karratu horrek?
  • Zenbat da zabal(ean) eraikina? / Zenbateko zabalera du eraikinak?
  • Zer alde / Zenbaten aldea atera dio bigarrenari?

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun