‘*Agurtzen naiz’ ala ‘Agurtzen  zaitut’?

Agurturekin Du erabili behar da,  hau da, 'nor-nork’ sailekoa izan behar du.

Horregatik, desegokiak dira esaldi hauek:

  • *Adeitasunez, agurtzen naiz > Adeitasunez, agurtzen zaitut/zaituztet.
  • *Polemika hau amaitzeko asmoz, agurtzen naiz > Polemika hau amaitzeko asmoz, agur.
  • *Azkar-azkar agurtu nintzen lagunengandik > Azkar-azkar agurtu nituen lagunak.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun