Dion ≠ dioen

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 4a, 07:00

Biak zuzenak izanagatik, ez dira balio bereko formak.

Dion (eta iraganeko nion, hion, zion, genion, zenion) formen oinarrian dio + -(e)n daude:

  • Zer ekarri dion ikusi nahi du.

Dioen, berriz, (eta iraganeko nioen, hioen, zioen, genioen, zenioen), berriz, ‘esan/erran’ adiera-balioa duen -io aditz-erroaren forma trinkoa da:

  • Ez daki zer dioen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun