'Behin... -(e)la' kalkoa da

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 3a, 10:00

Denborazko adieran, behin... -(e)la menderagailu-moldea erdal interferentziaren ondorioa dela dio Euskaltzaindiak (espainolezko ‘una vez que...’ eta frantsesezko ‘une fois que...’). Euskaltzaindiaren Hiztegian eta Orotariko Euskal Hiztegian ez da horrelakorik bat bera ere ageri.

Behin adizlagunarekin egitura egokiak hauek dira:

-*Behin kuota finkatuta dagoela, botoak baliogabetu egiten dira > Behin kuota finkatuta dagoenean, botoak baliogabetu egiten dira
-*Behin taula sortu dugula, bi zenbakiaren multiploak ezabatuko ditugu > Behin taula sortuz gero, bi zenbakiaren multiploak ezabatuko ditugu.
-*Behin erakarri dituela, haietako inork ezin izanen du alde egin > Behin erakarrita, haietako inork ezin izanen du alde egin.
-*Behin herriko historia kontatu dugula, has gaitezen herriko bertze kontuei buruzko informazio gehiago ematen > Behin herriko historia kontaturik, has gaitezen herriko bertze kontuei buruzko informazio gehiago ematen. 

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun