Nola ahoskatu 'ez daki'?

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 19a, 09:00

Ez partikularen ahoskerari lotutako kontuak bildu ditugu aldi honetan Euskararen Txokoko atal honetan.

Ez partikulak eragindako hots-uztartzeak kontuan hartu behar direla dio Euskaltzaindiak.

  • Batzuetan arauz:
IDAZKERA AHOSKERA  
ZUZENA OKERRA
Ez daki Eztaki  *Ezdaki
Ez zait Etzait *Ez zait
Ez zuen Etzuen *Ez zuen
Ez zara Etzara  *Ez zara
  • Eta bertze batzuetan hobespenez:
IDAZKERA AHOSKERA
Ez balitz Ezpalitz
Ez gatoz Ezkatoz
Ez nuke Enuke/eznuke (biak zuzenak)
Ez luke Eluke/ezluke (biak zuzenak)



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun