Eske, eske…  Kontu eske?

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 7a, 11:00

Hitzetik hortzera erabiltzen ditugu ake, si, asike, jake, eske, aunke, desde luego, porke... Gaztelaniatik hartutako esapide horiek euskaldunon artean zabaldu dira. Baina saia gaitezen saihesten!

  • *Ake bai asmatu > Baietz asmatu!
  • *Eske gurekin gustura dabiltza > Gurekin gustura dabiltza eta.
  • *Ez dakizu, asike isildu! > Ez dakizu, eta isildu! / Ez dakizu; beraz, isildu!
  • *Jartzeko? Si jarrita nago! >  Jartzeko? Jarrita nago eta! 

Konparazio batera, si hitza, euskaraz behintzat, musika-nota bertzerik ez da. Euskaraz ez duzu inongo hiztegitan aurkituko. Edo eske esapidea erabiltzeko joera ere gero eta gehiago zabaltzen ari da. Euskarak, ordea, baditu esapide hori adierazteko aski baliabide inguruko hizkuntzetara jo gabe: eta, izan ere, bait-….

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun