*'Ere joan gaitezke mendira' ala 'Mendira ere joan gaitezke'

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 6a, 10:00

Inguruko erdaren eraginez eta euskalkien arteko ohituren ondorioz, ERE lokailua arazo-bide izaten da aunitzetan.

Hona hemen zenbait ohar:

  • *Ere joan gaitezke mendira > Mendira ere joan gaitezke
  • Guk goian afalduko dugu. Eta zuek?
    • *Goian ere > Guk ere bai / Guk ere goian).
  • Ogia nahi al duzu?
    • *Bai, eta txokolatea ere bai nahi dut. > Bai, eta txokolatea ere bai.
  • *Mendian ibiliko da baita ere > Mendian ere ibiliko da.
  • *Ez gaitu harrapatuko gu ezta (ere) / gu (ere) ezta > Ez gaitu harrapatuko gu ere.

EREren erabilera laburbiltzen duen Euskaltzaindiaren eskemak honela dio:

  • ...*hori baita ere > ... baita hori ere
  • ...*hori ezta ere > ... ezta hori ere
  • ...* ere hori > ... hori ere
  • ...* eta ere hori > ... eta hori ere
  • ...*hori ere baita > ... baita hori ere
  • ...*hori ere ezta> ... ezta hori ere
  • ...* ere bai hori > ... hori ere bai
  • ...* ere ez hori > ... hori ere ez

Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun