'Bakean utzi du' ala 'Bakean utzi dio'?

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 13a, 11:00

Bakean utzi esapidea Iparraldean du aditzarekin (Nor-Nork) da eta Hegoaldean du edo dio (Nor-(Nori)-Nork). 

Euskaltzaindiak ez du deus hobetsia, bi moldeak zuzenak eta egokiak dira.

  • Bakean utzi du / Bakean utzi dio.
  • Utz nazazu bakean / Utz iezadazu bakean / Utzidazu bakean. 

Biak ongi egonik ere, Euskaltzaindiaren arabera, ez da komeni testu berean modu nahasian erabiltzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun