Bikote ≠ bikotekide

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 14a, 09:00

 Bikotek eta bikotekidek adiera ezberdinak dituzte.

Bikoren sinonimo da bikote

  • Bi lagunez osatutako taldea. 
  • Kantari-bikotea. 

Bikotekide, berriz, bikote bateko kidea da, eta (bikote-)lagun du sinonimo. 

  •  Erratzuko ostatu batean nengoela, nire bikotekidea izanen zena ezagutu nuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun