*Nork nahi du txikle?

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 14a, 11:00

Artikulu zehaztua behar denean ez erabiltzea ez da zuzena. Aunitzetan, maileguetan egiten da huts hori.

Baina euskaraz badira bertzelako formak:

  • *Nork nahi du txikle? > Nork  nahi du txiklea? 
  • *Tori karamelu > Tori karamelua.
  • *Entsaladari tomate ematen diozu? > Entsaladari tomatea ematen diozu?
  • *Zuk zer hartuko duzu? Zurito? > Zer hartuko duzu? Zuritoa?

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun