*2ean ala 2an? *11an ala 11n?

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 7a, 10:00

Zenbakia bokalez edo kontsonantez bukatzen den begiratu behar da.

Zenbakia bokalez bukatzen bada, kasu-marka zuzenean erantsi behar zaio:  

  • *Otsailaren 2ean Begoñaren urtebetetze eguna da > Otsailaren 2an (bian) Begoñaren urtebetetze eguna da. 

Zenbakia kontsonantez bukatzen bada loturazko ‘e’ bat behar du…:  

  • *Ilbeltzaren 1an hasi eta otsailaren 5an bukatu zen ikastaroa > Ilbeltzaren 1ean hasi eta otsailaren 5ean bukatu zen ikastaroa.  
  • *90ko hamarkadan bertsolaritzak salto handia egin zuen > 90eko hamarkadan bertsolaritzak salto handia egin zuen. 

OHARRA! 
Erne hamaika zenbakiarekin! Hamaika zenbakiaren deklinabidean, hitzak -a berezkoa duenez, ez dagokio bertze a-rik. Bertze horrenbertze gertatzen da 31, 51, 71, 91... zenbakietan.

  • *Abuztuaren 11an etorriko da > Abuztuaren 11n (hamaikan) etorriko da.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun