*’Kasu, bero(a) dagoela!’ ala ‘Kasu, bero(a) dago (eta)!?

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 6a, 10:00

-(e)la menderagailuaren erabilera oker batzuk bildu ditugu aldi honetan Euskararen Txokoan.

  • *Hain da handia, ez dela atetik sartzen > Hain da handia, (non) ez baita atetik sartzen.
  • *Badu lagun bat igeltseroa dela > Badu lagun bat igeltseroa dena.
  • *Ez ibili irristailuekin, eroriko zarela! > Ez ibili irristailuekin, eror zaitezke eta / erori eginen zara eta!
  • *Ezagutzen ditut neska batzuk bizi direla baserri batean... > Ezagutzen ditut neska batzuk baserri batean bizi direnak / Baserri batean bizi diren neska batzuk ezagutzen ditut / Ezagutzen ditudan neska batzuk baserri batean bizi dira.
  • *Kasu, bero(a) dagoela! > Kasu, bero(a) dago (eta)!

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun