*Ahal naiz komunera joan? Ez!

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 23a, 09:00

Gero eta gehiagotan entzuten ditugu izenburuko esaldien hurrenkera duten perpausak;  hau da,  ahal + aditza ordenan osatuak. Gaztelaniaren eraginez gertatzen da hori, poder + aditza baita ohiko ordena hizkuntza horretan eta ordena hori kalkatzen du zenbaitek. 

Euskaraz, ahalek kokagune finko samarra du, lagun duen aditzaren ondotik, hain zuzen: joan ahal, etorri ahal, jan ahal… 

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Ahal dut jan? > Ja(te)n ahal dut?
  • *Ahal didazue lagundu? > Laguntzen ahal didazue?
  • *Ahal dut hitz egin? > Hitz egiten ahal dut?, Hitz egin ahal dut? 
  • *Ahal naiz komunera joan? > Komunera joa(te)n ahal naiz?, Joan naiteke komunera?

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun