Horren arabera, horrela behar luke:
- *Gustura joanen nintzen Kubara > Gustura joanen nintzateke Kubara.
- *Oraintxe bertan txuleta eder bat janen nuen > Oraintxe bertan txuleta eder bat janen nuke.
Baina iragan-geroa zuzena eta egokia da ezinezko baldintzen ondorioan erabiltzeko. Bi moldeak baliokideak dira:
- Hori jakin (izan) banu, etorriko nintzatekeen (= etorriko nintzen).
- Hori jakitera, berehala erranen niokeen (= erranen nion).
- Garaiz erran (izan) bagenio, lehenago etorriko zen (= etorriko zatekeen).
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.