Hauxe da baztertu beharreko kalkoa:
- *Bukatzeko, bakarrik erran, hamabortz egun daudela errekurtsoa aurkezteko > Bukatzeko, bakarrik erran nahi dut hamabortz egun daudela errekurtsoa aurkezteko.
- *Lehenik, esan, joera hau berri samarra dela. Bigarrenik, esan, ez duela heldulekurik euskaraz. Amaitzeko esan, gaztelaniaz ere txartzat joa dela.
Molde horretako esaldietan, aditzek (bai esan/erran aditzak, bai haren gisako aditz adierazpeneko (deklaratibo) deituek —adierazi, komentatu, gogoratu, gehitu, baieztatu, aditzera eman, azpimarratu, berretsi, jakinarazi, aitortu, erantzun, zehaztu...—) modu jokatuan joan behar dute: esan/erran dezagun, esan/erran nahi nuke, esan/erran beharra dago, esan/erran dezadan, gogora dezagun...
Hona hemen bertze adibide bat:
- *Azkenik, azpimarratu… > Azkenik, azpimarratu behar da/ nahi dugu…
*Izartxoa dutenak gaizki daude.