Aitzin ≠ Antzina

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 6a, 09:00

Bi hitz dira aitzin eta antzina

*Aitzin hitzak (ez *aintzin) aurrea edo aurretik erran nahi du. 

  • Etxe txikitxo aitzin-zuri bat. 
  • Heldu aitzin.

Antzina, berriz, (ez *aintzina) aspaldi adierazteko da.

  • Antzina gertatutako gauzak. 
  • Antzinatik datorren ohitura.

Aitzin da erroa honako hauetan: aitzineko (*aintzineko), aitzinalde (*aintzinalde), aitzinasmo (*aintzinasmo), aitzindari (*aintzindari)... Antzina, aldiz, honako hauetan: antzinako, antzinatasun, antzinate... (*aintzinako, *aintzinatasun, *aintzinate...).

Erne!
Aurreraren baliokideak aitzinera eta aitzina dira, ez aitzin.

  • *Gaurtik aitzin horiz beztituko naiz > Gaurtik aitzinera/aitzina horiz beztituko naiz. 

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun