Hona hemen adibide batzuk:
- *Ez zait gehiegi interesatzen > Ez zait aunitz/asko interesatzen
- *Ez dut kezka gehiegi(rik) horretaz > Ez dut kezka handirik horretaz (kezkaren neurria) edo Ez dut kezka aunitzik/askorik horretaz (kezken kopurua).
- *Ez dakit gehiegi > Ez dakit asko/aunitz(ik).
- *Ez dut gogo gehiegi > Ez dut gogo handirik / gogo aunitzik/askorik.
- *Ez da ondoegi moldatzen > Ez da ondo/ongi moldatzen.
- *Ez du hurbilegitik jarraitu > Ez du oso/hagitz/arras hurbiletik jarraitu.
- *Ez zuen aldaketa handiegirik ekarri > Ez zuen aldaketa handirik ekarri.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.