Hona hemen adibide batzuk:
a) -zio. -keta baino egokiagoa da zenbaitetan hitz berri mailegatuetan.
- *baloraketa > balorazio
- *ebaluaketa > ebaluazio
- *oposaketa > oposizio
b) -pen edo/eta aditz-izenaren alde egin du Euskaltzaindiak bertze kasu batzuetan:
- *desagerketa > desagerpen, desagertze
- *artxibaketa > artxibatze
- *errepikaketa > errepikapen
d) Bertze irtenbide bat ere ematen du bertze batzuetan:
- *lapurketa > lapurreta
- *gainbegiraketa > gainbegiratu
- *erabilketa > erabilera
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.