*Oposaketak ala oposizioak?

Gaur egun, sarritan, espainierazko <-ción> eta frantsesezko <-tion> bukaeraren partez, euskaraz –keta atzizkia erabiltzen da sistematikoki. Batzuetan, hala ere, ez da egokia. Maileguetan hobe da bertze bide batzuk hautatzea: erraterako, -zio edo -t(z)e aditz-izena.

Hona hemen adibide batzuk: 

a) -zio. -keta baino egokiagoa da zenbaitetan hitz berri mailegatuetan. 

  • *baloraketa > balorazio
  • *ebaluaketa > ebaluazio 
  • *oposaketa > oposizio

b) -pen edo/eta aditz-izenaren alde egin du Euskaltzaindiak bertze kasu batzuetan: 

  • *desagerketa > desagerpen, desagertze 
  • *artxibaketa > artxibatze
  • *errepikaketa > errepikapen

d) Bertze irtenbide bat ere ematen du bertze batzuetan: 

  • *lapurketa > lapurreta
  • *gainbegiraketa > gainbegiratu
  • *erabilketa > erabilera

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun