*‘Gaur nire zorionak dira’ ala ‘Gaur nire urtebetetze-eguna da’?

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 7a, 09:00

Interjekzio modura erabilita, guztiz jatorra da zorionak. Hala nola, ‘Zorionak eta urte berri on!. Baina okerra da urtebetetze hitzaren sinonimo gisa erabilita.

Hortaz, honela behar luke:
-*Gaur nire zorionak dira > Gaur nire urtebetetzea da / Gaur nire urtebetetze-eguna da.

Zoriontzeko moduen artean, jakina, 'Zorionak!' bera bakarrik aski da. Horrez gainera, 'Urte askoan!', 'Urte asko(ta)rako!' edo 'Anitz urtez!' erratea ere egokia da, gehienetan. Baita biak batera ere, bereziki urtebetetze-egunean: ‘Zorionak, eta urte askoan!’.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun