*Azarorarte ala azarora arte?

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 8a, 10:00

Azaro arte, azaroa arte, azarora arte edota bihar goiz arte, bihar goiza arte eta bihar goizera arte. Hiru erabilerak ontzat ematen ditu Euskaltzaindiak. 

Hilabeteen izenekin, asteko egunekin eta mende hitzarekin, <Ø arte> moldea tradizioduna da eta Iparraldean aski erabilia: azaro arte, igande arte…

Hegoaldean gehien erabiltzen den moldea, berriz,  <-ra arte> da: azarora arte, igandera arte… Zenbait estilo liburutan horixe gomendatzen dute.  

Bertzetik, <-a arte> moldea ere erabiltzen da: azaroa arte, igandea arte…

Baina beti okerrak dira loturik emandakoak: 
*azarorarte, 
*iganderarte, 
*menderarte, 
*urterarte...

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun