Hona hemen adibide batzuk:
- *Bortz urtez aritu zen Erratzun irakasle bezala > Bortz urtez aritu zen Erratzun irakasle.
- *Pailazo bezala mozorratu da > Pailazoz mozorrotu da.
- *Faborito bezala ikusten dut Olaizola > Faborito ikusten dut Olaizola
- *Tonto bezala hartu naute > Tontotzat hartu naute.
- *Pottokaren bidea bezala ezagutzen den... > Pottokaren bidea erraten zaion bidea…
- *Orixe bezala ezagutua > Orixe izenez ezagutua.
Zenbait ohar
- -Adibideei sarrera emateko funtzioan, (es) ‘(tales) como’ edo (fr) ‘comme’ esapideen ordainetan, bezala(ko) baino egokiagoak dira honako hauek: bertzeak bertze, esate baterako, eta antzeko, hala nola...
-?Gure lorategietan, txantxangorria eta zozoa bezalako txoriak izaten dira > Gure lorategietan, txantxangorria, zozoa eta antzeko/halako txoriak ibiltzen dira / Gure lorategietan, zenbait txori-klase ibiltzen dira, hala nola txantxangorria eta zozoa. - Kalko-arriskuak badakar kontrako joera ere, hau da, behar izanda ere, bezala ez paratzea.
-*Beti Gaztek partida galdu zuen, eta, hori gutxi balitz, bi txartel gorri atera zizkioten > Beti Gaztek partida galdu zuen, eta, hori gutxi balitz bezala (hori nahikoa ez eta / hori gutxi ez eta / hori nahikoa ez zela), bi txartel gorri atera zizkioten).
*Izarotxoa dutenak ez dira zuzenak.