'Nereari deitu diogu' edo 'Nerea deitu dugu?'

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 6a, 09:00

'Nereari lagundu diote' edo 'Nerea lagundu dute?' Zein ote da zuzena? Bada biak zuzenak dira, ‘deitu’ eta ‘lagundu’ bietara erabil baitaitezke: NOR-NORK eta NOR-NORK-NORI.

Hona hemen adibide batzuk:

  • Nerea deitu dugu / Nereari deitu diogu.
  • Amak deitu zuen / Amak deitu zion.
  • Bilera batera deituko zaitugu / Bilera batera deituko dizugu.
  • Nerea lagundu dute / Nereari lagundu diote. 
  • Lanean lagundu zuen / Lanean lagundu zion.
  • Pozik lagunduko nuke etxeraino / Pozik lagunduko nioke etxeraino. 
  • Handik ateratzen lagunduko zaitut / Handik ateratzen lagunduko dizut.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun