-KO edo –GO (mendebaldean)
Amaieraren arabera, bat edo bertzea erabiltzen da.
- Lagunduko, etorriko, erosiko, sartuko, bazkalduko…
- Baina eskualdetik kanpo, partizipioa –N letraz bukatzen bada, -GO forma hartzen du: jango, irtengo, esango…
- Eta –L letraz amaitzen bada, -KO nahiz –GO biak dira zilegi: hilko/hilgo…
-EN (Erne! Gure eskualdean hau erabiltzen da)
Ekialdeko euskalkietan, eta gure eskualdean, –N edo –L letrez amaituriko aditzekin -EN erabili ohi da geroaldia adierazteko: hilen, izanen, jakinen, esanen, erranen…
ERRANEN eta ESANGO parekoak dira. Gure eskualdeko hainbat herritan ERRAN aditza erabiltzen da eta ondorioz, erabat baztertzekoa da *ERRANGO forma, gure eskualdean ERRANEN/ESANEN forma erabili ohi ditugulako.
Beraz, kontuan izan: ESAN aditzarekin geroaldirako ESANGO eta ESANEN (azken adibide hori eskualdeko herri batzuetan erabilia da) biak zilegi badira ere, ERRAN aditzarekin ERRANEN da zuzena den bakarra.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.