Hona hemen adibide batzuk:
- *Behin eta berriz esan/erran zaitugu hori ez dela zuzena > (1) Behin eta berriz esan/erran dizugu hori ez dela zuzena.
NORI esan/erran zehazten ez denean bakarrik NOR-NORK motako laguntzailearekin jokatuko dugu:
- (2) Ahoz gora esan/erran dugun arren ez duzu aditu.
Bataren eta bertzearen arteko aldea argia da. Izan ere, (1) multzoko aditzetan nori esan/erran zehazten den heinean, (2) multzoan ez da adierazten, eta hala egitekotan, NOR-NORI-NORK laguntzailea behar da:
- *Ahoz gora esan/erran zaitugun arren ez duzu aditu > Ahoz gora esan/erran dizugun arren ez duzu aditu.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.