Hona hemen adibide batzuk:
- *Hobe egin hurrengoan > Hobeto(ago)/hobeki(ago) egin hurrengoan.
- *Hobe ibiliko zara > Hobeto(ago)/hobeki(ago) ibiliko zara.
- *Hobe moldatuko zara bizikletarekin > Hobeto(ago)/hobeki(ago) moldatuko zara bizikletarekin.
- *Landa-eskolak, edo hobe errateko, landa eremuko eskolak baditu bertze abantaila aunitz > Landa-eskolak, edo hobeki errateko, landa eremuko eskolak baditu bertze abantaila aunitz.
Beraz, kontuan izan:
NOLAKO(A)? ONA (A) - HOBE (A) NOLA? ONGI/ONDO - HOBEKI/HOBETO |
*Oharra: Hobe izan aditzarekin ez da horrela (hobe hitza aditzaren parte baita hor), baina hala behar du bertze aditz guztiekin. Hobe izan aditza du/da erregimenetakoa da.
Tradizioko ohiturak ezberdinak dira, eta, batasunerako deus hobetsi ez bada ere, erabilera nagusia hau da:
1) Hobe da inpertsonalarekin:
- Hobe izanen da isilik egotea.
- Hobe da ez izatea, gaizki izatea baino.
2) Subjektu erreferentziakideekin (subjektu bera bi aditzetan), du erregimena hartzeaz gainera, aditz-partizipioaren alde egiten du:
- Hobe dugu isildu, lotsagarri gelditu baino lehenago.
- Hobe duzu hemen gelditu, atzerrira joan baino.
*Izartxoa dutenak gaizki daude.