Izenaren bidezkoa
Izenaren bidezkoa (arrosa, gaztaina, teila, urre,...), elkarketa bidez ematen dena da: arrosa(-)kolore (arrosaren kolore), gaztaina(-)kolore (gaztainaren kolore), urre(-)kolore (urrearen kolore)... Joskeran, jokaera bikoitza dute, izenlagun gisa eta izenondo gisa erabiltzen baitira: arrosa(-)koloreko galtzak eta galtza arrosa(-) koloreak. Molde honetakoetan bilakaera bat dago, gaur egun, arrosa hitza, izen gisa ez ezik, izenondo gisa ere erabiltzen baita (soineko arrosa, galtza arrosak...); antzeko kasua izan daiteke laranjarena (elastiko laranja).
Izenondo bidezkoa
Izenondo bidezkoa: berde, gorri, gris, urdin, beltz, hori... Halakoak izenaren eskuinean eman ohi dira beti: alkandora berdea, auto gorria, jertse beltza... Molde honetakoetan sarri egiten da akatsa kolore izenarekin (gaztaina(-)koloreko eta gisakoen analogiaz edo). Izenondoak izenaren eskuinean joan behar du.
Beraz, *gorri kolore edo *gorri koloreko ez dira zuzenak eta kolore gorri edo kolore gorriko behar du.
*Izartxoa dutenak gaizki daude.