Hona hemen adibide batzuk:
- Ezin izanen dugu geure burua horretara behartu (*ez gure burua).
- Andonik bere burua zauritu du.
Horien inguruan, ordea, sarritan kalko itxurako hainbat esapide erabiltzen dira eta hona hemen Euskaltzaindiak emandako zenbait ohar:
a) IDORTU, GARBITU, ORRAZTU, AURKITU eta gisako aditzekin da erregimena erabiltzea zuzena da:
- Idor zaitez ongi!
- Ispiluaren aitzinean orrazten da goizetan.
b) Honako egitura hauek euskaraz bihurkari bidez eman izan direnez, hala ematea da egokiena:
- *Errekara bota naiz > Neure burua errekara bota dut.
- *Sarritan ikusten gara egoera horretan > Sarritan ikusten dugu geure burua egoera horretan.
- *Etorriko ote zaren galdetzen naiz > Etorriko ote zaren galdetzen diot neure buruari.
c) Aldi berean, era honetakoak baztertzekoak dira:
- *Garbitu (al) zara aurpegia? > Garbitu (al) duzu aurpegia?
- *Galtza berriak erosi naiz > Galtza berriak erosi ditut.
- *Txapela jantzi naiz > Txapela jantzi dut.
Horietan, aurpegia, galtza berriak eta txapela aditzen osagarri zuzenak dira, eta, beraz, du behar dute.
Hau ere desegokia da:
- *Ea ongi esplikatzen naizen > Ea ongi adierazten/azaltzen dudan...
*Izartxoa dutenak gaizki daude.